XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HIRRITARREK UDAL KUDEAKETAN PARTE HARTZEKO NEURRIAK.

12. Art. 1. Administrazio, merkatari erabiltzaile eta, alkohol eta tabakoaren kontsumoaren problematikan interesa duten sektore gutxien arteko biltze-organoen sorrera bultzatuko da.

2. Udalari honi buruzko ekintzak iradoki edo eskatzen dizkioten eskaera guztiak Udal Batzarre Osoari aurkeztuko zaizkio egiten den hurrengo sesioan, interesatuari horren eta, kasua balitz, hartuko den ebazpenaren berri emango zaiolarik.

3. Udal Administrazioak saioak egingo ditu Eusko Jaurlaritzak bultzatze eta kolaborazio neurriak erraz ditzan.

ADMINISTRAZIOEN ARTEKO KOLABORAZI0 ETA KOOPERAZIORAKO NEURRIAK.

13. Art. Amankomuneko arazoak dituzten beste Udal Administrazioekin hala nola Lurraldeko eta Autonomi Elkarteko Administrazioekin eta, Ertzaintzarekin bereziki, kolaborazio harremanak sor daitezen saiatuko da Udala.

III. Kapitulua Arauhausteak eta zehapenak.

14. Art. 1. Eusko Legebiltzarreko 15/1988 Legeko 44.3. artikuluaren arabera Gobernuak, kasua balitz, delega lezakeen ahalmenaz baliatzeko, Ordenantza honetan ezarritakoa ez betetzea, datuak emateko edo informazio, zaintza eta ikuskaritza lanak burutzeko ukoa edo erresistenzia eta honi buruz ezarriko diren baldintza eta betebeharrak ez kunplitzea, arauhauste gisa tipifikatzen dira.

2. Arauhausteak arintzat joko dira berrerortze kasuetan izan ezik eta, kasu hau dagoela ulertuko da azken hiru urteetan sujetua zigortua izan bada arauhauste berberagatik, larritasun gutxiagoko bi edo arauhauste gehiagorengatik.

15. Art. Ordenantza honetako arauhausteak Eusko Legebiltzarreko 15/1988 Legeak ezarritako moduan zigortuko dira, Udalaren beraren ahalmenak edo, kasua balitz, Gobernuak delegatu dizkionak erabiliz.

16. Art. Zehapenak ezarri eta administrazio bideak berrikusteko prozedura, 1958ko uztailaren 18ko Administrazio Prozedurako Legean ezarritakoari egokituko zaio.

IV. Kapitulua Finantzaketa.

17. Art. 1. Udal Aurrekontuak Ordenantza honetan arautu xedeak betetzeko beharrezko diren hornidurak izango ditu.

2. Ezarriko diren isunen etekina halaber, aurreko 10, 11, 12 eta 13. artikuluetan azaltzen diren ekintzak finantzatzeko erabiliko da oso-osorik.

AZKEN XEDAPENA Ordenantza hau Udalak behin betirako onartu eta testua Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren 1990ko urtarrilaren 1ean hasiko da aplikatzen eta indarrean segituko da indargabetzea edo aldatzea erabakitzen den arte.